XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere kontsumorako estetikazko arrunkeria guztiak nahi ditu: kuadro farregarriak, nolanahiko errezelak, belaunez-belaun gurasoengandik seme-alabengana doazen etxe mokor sofistikatu eta nabarrak.

Dena, gaur egun kirtsch izendatzen den girotik aski hurbil dabilena.

Nolanahi ere joko bat eginez beti: arrunkeriari eta ezarririko ordena sozialari.

Gauza bera gertatzen da, arte mota xurika, adigaitz eta jende xehearentzat hertsiak direnekin: herria kultura-eza are handiago batetara eramateko bide dira, Sartre-k dioen bezala.

Pintura abstraktoak, Yonesco-ren teatroak, Brossa-ren poesiak edo Bergman-en filmak atsegina dakarkiete klase menperatzaileei, oharkabean ere.

Funtsez eta arrazoinez nagusi sentierazten dituen atsegina.

Dena den, gertatzen da, artistak nahi eta ez joko bat egiten duela eta jarrera bat hartzen, zuzenean eta zeharka, argitara ematen duen obra bakoitzean.

Artelanek, egilearen pentsamoldea adierazten, azaltzen eta salatzen dute: beraren moral konportamendua, ideiak, politika, edermena, mixeriak.

Horregatik bada esan daiteke, ez dela artista handirik bizitzari buruz jarrera zuzen bat ez duenik, konpromiso jator bat gabekorik.

Beraren obrak izan dira ikaspiderik hoberena gu gidatzeko, (...).